martes, 22 de enero de 2013

Txisteak

Ariketa dibertigarriekin jarraitzeko, hemen proposatzen dizkizuegu txiste batzuk. Buruz ikasi eta barrez lehertu beharrean egon dira zure lagunak txisteak entzunez.

Euskara ikasten:
- Ea Txomin! Nola esaten da puerta euskaraz?
- Atea.
- Oso ongi! Eta puerto?
- Ateo!


Esaten dio soldadu batek bere kapitainari:
- Kapitain, kapitain! Gerra galdu dugu!
Eta erantzuten dio kapitainak:
- Ba bilatu!


Haur batek dio amari ikastolatik etxera joandakoan:
- Ama, bi notizia dakartzat zuretzat. Lehenengoa oso ona da: matematikan
10 atera dut.
- Oso ongi, oso ongi!
Eta zein da bigarren notizia? –galdetzen dio amak.
- Ba, lehenengo notizia gezurra dela.


Irakaslearen eta ikaslearen arteko elkarrizketa.
- Zenbat hezur dauzka zure gorputzak ?
- 208, jauna – erantzun du ikasleak.
- Burugogorra! Ez al nizun esan atzo 207 hezur bakarrik dauzkala
giza gorputzak?
- Bai, baina … gaur oliba hezur bat irentsi dut.

Bittor negarrez eskolatik dator eta amak galdetu dio :
- Zer duzu Bittor, horrenbeste negar egiteko?
- Anderenoak zigortu egin nau …
- Hara! Eta zergatik zigortu zaitu?
- Bere galderei erantzuteagatik.
- Gaizki erantzun diozu, noski …
- Ez, ez. Nik ondo erantzun diot … Zeinek sartu duen sagua bere poltsan
galdetu du eta nik izan naizela erantzun diot.

No hay comentarios:

Publicar un comentario