miércoles, 30 de octubre de 2013

GURE BLOGA

Kaixo, blogaren estadistikak begiratzen ibili naiz eta, gehien ikusi duzuen orria, honako hau da, IZENORDAINAK 128 bisitekin.

ORNODUNAK ETA ORNOGABEAK 1DBH

Animaliek bizkarrezurra duten ala ez kontuan hartuta, bi talde hauek bereizten dira:

*Ornodunak. Bizkarrezurra duten animaliak dira. Bizkarrezurra barne-eskeleto edo endoeskeletoaren parte da.

*Ornogabeak. Bizkarrezurrik gabeko animaliak dira. Batzuek ez dute eskeletorik. Beste zenbaitek kanpo-eskeletoa edo exoeskeletoa dute.

ORNODUNEN EZAUGARRIAK 1DBH

Bost ornodun mota daude: ugaztunak, hegaztiak, narrastiak, anfibioak eta arrainak.

Ezaugarriak:
*Barne-eskeleto edo endoeskeletoa dute.
*Gorputza hiru ataletan banatuta dute: burua, enborra eta buztana, (batzuek ez dute buztanik).
*Gorputz-adar artikulatuak dituzte: hankak, hegoak edo hegalak. Ornodun batzuek ez daukate gorputz-adarrik.
*Nerbio-sistema dute.
*Aldebiko simetria dute.


Errepasoa:
Ornodunek endoeskeletoa dute, eta gorputza hiru ataletan banatuta (burua, enborra eta buztana). Gorputz-adar artikulatuak dituzte, nerbio-sistema garatu-garatua eta aldebiko simetria.