jueves, 1 de noviembre de 2012

HEZURRAK ETA MUSKULUAK



Hona hemen hezurrak eta muskuluak ikasteko jolasak eta definizioak:
*Hezurrak organo gogorak eta zurrunak dira. Giza eskeletoa 206 hezurrez osatuta dago.
Hezurrak luzeak, laburrak eta zapalak izan daitezke. bi hezur edo gehiago elkartzen direnean, artikulazioak osatzen dituzte. Bi motako artikulazioak bereizten dira: finkoak, lotura oso estua denean eta, ondorioz, hezurrek mugimendurik egin ezin dutenean, hala nola, garezurraren zatiak;eta mugikorrak, hezurrak mugimenduak, txikiagoak edo handiagoak, egiten dituztenean, esaterako, ukondoa eta orkatila.

*Kartilagoak malguak eta gogorrak dira. 

*Muskulu sistema hainbat mugimendu egiten dituzten 600 muskuluz edo organo elastikoz osatuta dago. Muskuluak, uzkurtzean, laburtu egiten dira, eta, erlaxatzean, luzatu. 

Jokoetan jolasteko hemen klikatu.
HEMEN

No hay comentarios:

Publicar un comentario